Antonio Cancelo
Itxura
Antonio Cancelo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Puebla de Sanabria, 1936 (87/88 urte) |
Herrialdea | Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua |
Antonio Cancelo Alonso (Puebla de Sanabria, Zamorako probintzia, 1936) Zamoran jaiotako euskal enpresaburua da.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1967an, Eibarren sortutako Juan XXIII Kontsumo Kooperatibako kudeaketa hartu zuen bere gain. Handik bi urtera, Eroski Kooperatibaren sorkuntza-prozesuan parte hartu zuen. Bertako zuzendari nagusi lanetan ibili zen 1990 bitartean, eta ondoren Eroski Taldeko presidente izendatu zuten. 1992an, Mondragón Corporación Cooperativa (MCC) delakoaren lehendakariorde aukeratu zuten, eta 1995-2001 bitartean Kooperatiba bereko Kontseilu Orokorreko presidente izan zen.
Ekonomia eta enpresari buruzko artikulu asko plazaratu ditu.[1]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2015eko azaroaren 12an Debabarrenaren Gure Balioak saria eman zioten.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.